Proiektua
Dibertsifikatze sektorial baten aukera ezin da alperrik galdu. Era berean, honek erronka handia suposatzen du eta gainditzeko oztopo berriak negozioen beharrei aurre agiteko. Enpresa eraldaketa honek eskatzen du:
- Merkatu eta bezero potentzialak identifikatzea,
- Xurgapena eta garapen teknikoa,
- Baita trebetasun, gaitasunak eta ezagutza egokitzapena
Ardura orokor bat dago prozesu ekintzailearen eraginkortasunaren handipenaren inguruan: adibidez, Stanford unibertsitateko ikertzaile talde batek garatutako “Startup-aren genoma” proiektuan, ikusi daiteke ikertu ziren enpresen artean, %74 huts egin zutela goizegi garatu zirelako. Goizegi garatze horrek Startup-ak errekurtso eta baliabide ezberdinak alferrik galdu zutela eta negozio eredu bideragarri bat landuta ez zeukatela adierzten du. (Ries, 2011).
Enpresa berrien askoren hasiera euren ustez jendeak nahi duen produktu baten sorrerekin hasten da. Ondoren, produktuak hobetzen hilabeteak pasatzen dituzte, edo urteak, eta agian ez da beharrezkoa produktua bezero potentzialei erakustea. Bezero kopuru handiak lortzen ez dituztenean, askotan bezero potentzialekin hitz egiten ez dutelako edo beraien interesak ez ezagutzen dituztelako da. Bezeroekin kontatuak egiteko azken momentura arte itxoin ezkero, ideiaz arduratu gabe, hasiera huts egiten du. (Ries 2011). Normalean erabiltzen diren metodologiak, negozio plan bat sortzean oinarritzen direnak, zuzenak ez direla probatu da. Azkenengo urtetan lan handia egin da esparru honetan, asko ikertu da negozio plan egoki bat egitearen inguruan. Hala ere, negozio plan tradizionalek ez dute bezeroaren lehenengo kontaktua gainditzen.
Startup edo enpresa berritzaile baten negozio plana sekula ez da erruta orri bat edo jarraitu beharreko plan bat izan behar. Negozio plan bat jarraitu beharreko hipotesi batzuk izan beharko lirateke. Hala ere,idazten diren negozio plan gehienak exekuziora bideratuta daude eta ez egin diren hipotesiak balioztatzeko.

Figura 1: Lean Startup (Blank & Engel, 2013).
Gure ekonomiaren garapenenerako enpresatan garrantzizkoa da enprendizai prozesuetan iraunkoratsun handiagoa lortzea.
Baieztapen hauetatik, gizarte eta ekonomiaren garapena eman dadin esparru esperimental eta errealaren barruan dagoen proiektu bat sortzeko beharra agertu da. Honez gain, alderdi lehiakor bat sortzeko beharra ere aurreikusi da, esparru berrietako enprendizai lean-en alde egingo duena; hauek aukera berri eta praktika onen alde egiten dutelarik.

